We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Oinutsik

by Lorratzak Taldea

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Udazken amaieran, azken hosto ximelak Lurrean pausatzen ziren unean Ikasi nuen oinez Lur umela hanka azpian, elur usaina inguruan Eta kristalezko zapata pareak oinetan Oinetan, oinetan... Helmuga bat, beharturiko helmuga bat Eta bide bakarra Gazteluak amets, printzeak desira Baina begirada, hanketan pausatu eta... Gazteluak amets, printzeak desira Baina begirada, hanketan pausatu eta... Oinutsik, oinutsik, oinutsik... Gazteluak amets, printzeak desira Baina begirada, hanketan pausatu eta... Gazteluak amets, printzeak desira Baina begirada, hanketan pausatu eta... Oinutsik!
2.
Bizhiltzea 03:04
Loratze orok dakar ximeltzea Dakar ximeltzeak loratzea Bizitzea, bizitzea... Bizihiltzea “Agian, agian gaur da ene bizitzako azken eguna Eguzkia agurtu dut, eskuin eskua altxaz Baina ez du altxa agur esateko Oraindik bera ikusteak pozten nauela esan nahi nion Ez besterik” Fernando Pessoa Loratze orok dakar ximeltzea Dakar ximeltzeak loratzea Bizitzea, bizitzea... Bizihiltzea
3.
Larru berrituz dator sugegorri hori Ilea urdindu zaio atso zaharrari Egunik egun datoz egunak aldatuz, Biharrak gaurtzen eta etziak atzotuz Mundu honetan dena sortzen da Aldatzeko larara... Mundu honetan dena sortzen da Aldatzeko Aldatzen da mundua aldatzen norbera Aldatzen erantzuna aldatzen galdera Den dena da aldatzen ez bada momia Aldatzen da azala aldatzen mamia Mundu honetan… Baina ez da aldatzen, zerbait ene baitan baina ez da aldatzen Baina ez da aldatzen, zerbait ene baitan
4.
Hausnarketa 04:44
Eguzkiaren argitasuna falta zaigun unean Ohartzen gara gure barneko argiaz Argi itzalezinaz Hor hemen hor hemen hor hemen han Hor hemen, hor hemen egon ohi dena Itxaropena Baina itzuliko naiz, itzuliko naiz Ni neu izan naiteken tokira Indarra eman ohi digu Erabat ahiturik gaudela pentsatzen dugunean ere Bultzadatxo bat gure ametseruntz Aurrera jarrai dezagun Baina itzuliko naiz, itzuliko naiz Ni neu izan naiteken tokira
5.
Mendi eze, ikurrin eder, aske nahi zaitut haxian. Hamar gazteren lerdena makila luzez bidian Mendi-bitxidor berdiok, arin hor duaz kantari: "Dana emon bihar yako maite dan askatasunari" "Dana emon bihar yako maite dan askatasunari" Ta ixil dago arratsa Euskadiko lur gañian Hamar gazteren lerdena makila luzez bidian Gaztedi horren didarra bai dala didar zorija! Aberri baten samiñez urduri dabil herrija. Askatasun-goxalderuntz sugarra dira basuak. Sugarra basuak eta zidar argija itsasuak. Hor duan hozte-aldera aberri-miñez kantari!: "Dana emon bihar yako maite den askatasunari". Gazte horreik goruntz duaz abesti ta ikurriñez. Lañuan baño tiro hotsak: bedartza da ager odolez. Ikaraz duaz usuak, mendija dago isillean. Hamar gazteren lerdena bizitza barik lurrean! Eta illuntzeko bakian norbaitek darrai kantari: "Dana emon bihar yako maite dan azkatasunari"!
6.
Denborarekin jolasean atzera ta aurrera Badirudi atzo izan zela loretxo hura Landatu genuen eguna Hain txikia, hain hauskorra Segituan finkatu zituen, sustraiak lur umelean Leku epel eta goxo baten bila Jakintza tantaz ureztaturik laster Hasi zen hazten, indartsu, harro, zerura begira Negua ere iritsi zen, hotza oso hotza Baina elur maluten artetik urtero lez Ernetu ziren loreak, loreak Zuek ere hamaika udaberri igaro dituzue Eta iritsi zaizue birlandatuak izateko garaia Lorontzi txiki hau handiago batez Ordezkatzeko garaia, bidean ordea Jadanik utziak dituzue hostoak, loreak Baina zuen lore usaiak, betirako Betirako iraungo du Lorontzi txiki eta xarmant honetan
7.
Ene begiek 03:46
Ene begiek ez dute malko isuritzeko gogorik Denik eta bizitza bakarra bizi dutelako Entzun, astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori Begira erlojuetako orratzak, uneka, uneka herdoiltzen Zenbat gauza utzi dudan estalita bazterretan Edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean Eta zenbat aldiz galdu naizen behe-lainotan Basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin Ene desirak iada ez dira habia abandonatuak besterik Ene bihotzean, eguzkia gurpil ahul bat da holaxe... Ez dezadan gehiago entzun, begiratu ez pentsatu Bizitza hau, bakarra delako Gal ez dadin, ibili ez eta sentitu ere ez Harriak legez izan nahi dut Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua Lekua besterik ez izan Hurrin deritzan aberrian
8.
Pospoloa 02:32
Zuk zerorrek zeniostan Hiltzea baino latzagoa dela Ez jakitea zertarako bizi garen Pospolo bizitza daramazu Pospolo heriotza baten esperoan Eta atzamar puntak erre dizkidazu Nahita edo nahigabe Zeure burua erre duzunean Nahita edo nahigabe Pospolo bizitza daramazu Pospolo heriotza baten esperoan

about

Lorratzak Taldearen lehenengo diska. Amorotoko Musikorta estudioan grabatua Xabi Navarro "Jota"-ren eskutik.

credits

released December 27, 2015

license

all rights reserved

tags

about

Lorratzak Andoain, Spain

Lorratzak Taldea: Rebeca Gestoso (ahotsa), Garazi Jauregi (ahotsa), Maddi Etxeberria (bibolina) eta Malen Otxoa (gitarra).

contact / help

Contact Lorratzak

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Oinutsik, you may also like: